XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ori da esatea, ori... Olako astakeririk!

Lenen-lenengo, otoitza; bigarren, otoitza; eta irugarren ere, otoitza.

Zenbat kostatzen zaigun Agur Mari batek duan indarra sinistea!

Baiña Jaungoikoak berak esana da eta Jaungoikoak ez dezake utsegin.

Geiago oraindik.

Danori konseju auxe emango dizuet: ERREZATU AMA BIRJIÑARI

Gaurko apostolu aundi batek, Aita Peyton'ek, gizatalde askori auxe esan die bein da berriro: Ama Birjiñak, Jaungoikoak al duan guzia dezake, baiña ez era berdiñean.

Jaungoikoak gauza bat nai duanean, egin egiten du.

Ama Birjiñak berriz, gauza bat nai duanean, eskatu, orixe da egiten duana.

Eta Jaungoikoak ezin, ba, bere Amari ezertxo ere ukatu.

Ala bear bada, Jaungoikoak aldatu egingo du bere ordua, lenengo bere Amaren eskaria bete dedin.

Ortaka eta barkatu, teologoak, erejien bat esango badet ere Ama Birjiña Jaungoikoa bera baiño altsuago da.

Ba-dakizue Kana-ko eztaietan zer gertatu zan.

Jaungoikoak: ezetz.

Ama Birjiñak: baietz.

Eta Ama Birjiñak irabazi.

Beti bera irabazten.

Ama Birjiñagana otoitz eta sakrifizioekin allatzen gera, Errosarioa esanez, aitak Pazkoakoa egin dezan iru Agur Mari errezatuz, eta gaixoak munduaren salbaziorako eskeintzen dituzten miñ eta naigabeekin.

BIZITZAKO LIBURUAN

Emakume oiek, Klemente'kin eta beste nere lankideekin batera jardun dira nere aldamenean Ebanjelioa zabaltzen.

Guzi oien izenak bizitza-liburuan daude.

Orixe idazten die Paulo Apostoluak Filipotarrei.

Politta, e?

Ez al da ala?

Jaungoikoa gizaldien asieratik, bere alde lan egin nai dutenen izenak jasotzen ari da.

Aingeruak apuntatu egiten dituzte izen oiek, Bizitzako Liburuan apuntatu ere.